Helduentzako informazioa
Bidaiatzea eta beste toki batzuk ezagutzea abentura zirraragarria da. Txiki Bidaiak webguneko bidaiak 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat prestatuta daude; helduentzako bidaia giden osagarri dira, eta, horien bidez, haurrek modu aktiboan gozatuko dute bidaia, hainbat gauza ikasteaz gainera.
Askotan, etxean utzi ohi ditugu haurrak, pentsatuz bidaia egitean eguneroko erosotasunik izaten ez dugunez haurrak aspertu egingo direla, toki berriak ezagutuz gozatu baino gehiago, eta haiek ez gozatzeak guri ere eragotzi egingo digula bidaiaren esperientziaz gozatzea.
Txiki Bidaiak webgunean eskaintzen dugun informazioarekin, ordea, helduek egiten duzuen gauza bera egin ahal izango dute haurrek: bidaiaz gozatu, hainbat tokitako historia, kultura, ohiturak eta hizkuntzak ezagutuz. Hain zuzen ere, bidaiari buruzko informazioa trukatu ahal izango duzue, eta, horrela, oroitzapen ahaztezina utziko dizue bidaiak, helduei nahiz haurrei; bide batez, etorkizunean heldu tolerante eta ikasiak izaten lagunduko die jarduera horrek haurrei.