Aholkuak
Zer egin, galduz gero
- Idatzi paper batean zure izena, non duzun ostatua eta helduren baten telefono zenbakia, eta gorde patrikan.
- Bilatu bidaian zoazten guztiek ezagutzen duzuen tokiren bat, eta hitzartu galduz gero hantxe elkartuko zaretela.
- Guztiek ezagutzen duzuen toki jakin batean elkartzea hitzartu ez baduzue, gelditu zauden tokian, eta itxaron helduak zure bila joan arte.
- Joan polizia batengana, eta erakutsi zure papera, izena, ostatua non duzun eta bidaia zurekin egiten ari den pertsona heldu baten harremanetarako telefonoa ikus ditzan.
Bidaia oooooso luzea bada…
Batzuetan, luzea eta astuna izan ohi da bidaia. Hona hemen, bada, zenbait ideia, bidaia dibertigarriagoa eta entretenigarriagoa izan dadin!
- Eraman MP3 bat, musika entzuteko.
- Sartu jolas txikiren bat motxilan.
- Ipuinak eta komikiak.
- Hegazkinez bazoaz, maskatu txiklea, belarriak ez ixteko.
- Bidaietan zorabiatu egiten bazara, ez jan asko abiatu aurretik.
- Webgune honetako jardueren fitxa inprima dezakezu, bidaian zehar egiteko.
- Margoak.
Ez ahaztu ezer!
Irakurri zerrenda hau, eta egiaztatu behar duzun guztia sartu duzula zure maletan!
Motxila bat eramatea ere gomendatzen dizugu, txangoak eta bisitak egitean zure gauzak eramateko. A! Eta garrantzi handiko beste aholku bat: eraman beti botilatxo bat ur.
- Pasaportea edo karneta
- Hortzetako eskuila
- Zapatillak edo oinetako erosoak
- Galtzerdiak
- Barruko arropa
- Pijama
- Galtzak edo gonak
- Jertseak eta elastikoak
- Euritako zira
- Berokia, txanoa eta bufanda (neguan bazoaz)
- Bainujantzia, txanoa eta eguzkitako betaurrekoak (udan bazoaz)
- Eguzkitako krema eta ezpainetako kakaoa
- Paperezko zapien paketetxo bat, eta tirita batzuk, zauritxo edo urraturen bat eginez gero erabiltzeko.
- Liburu, ipuin edo aldizkariren bat
- Asma, alergia edo bestelako gaixotasunen bat baduzu, ez ahaztu zure sendagaiak.
- Argazki kamera (kamerarik ez baduzu, esan etxekoei uzteko argazki batzuk ateratzen). Horrela, bidaiaren oroigarriak izango dituzu, eta sekula ez dituzu ahaztuko bisitatutako tokiak!
Kontuan hartu!
Hiri bat bisitatu aurretik, batez ere beste herrialde batean badago, komeni da han zer ohitura dituzte jakitea, ezustekorik izan ez dezazun! Adibidez:
Ordutegia
Ingalaterran edo Kanariar Uharteetan, esaterako, Euskadin baino ordubete gutxiago dute.
Otorduak
Toki askotan espezia eta saltsa minak erabiltzen dituzte sukaldaritzan.
Hizkuntza
Europan soilik 20 hizkuntzatik gora daude!
Dirua
Europa ia osoan euroa erabiltzen den arren, beren dirua dute herrialde batzuek, Ingalaterrak eta Suitzak, esaterako.