Bilbo

Aurkezpena

Bilbo hiri aparta da asteburua edo, are hobeto, egun batzuk gehiago igarotzeko, hainbat toki interesgarri baititu. Bilbo bisitatuz, oso antzinako kultura bat ezagutu ahal izango duzue, baita kolorez aldatzen diren eraikinak ikusi ere, eta toki paregabeak bisitatu nahiz pintxo zoragarri eta zaporetsuak dastatu!

Esperientzia bikainak dira Artxanda mendira funikularrez igotzea edo itsasontziz ibilbidea egitea. Eta toki aipagarriak, esaterako, Iberdrola Dorrea, Euskadiko altuena, Zubizuri zubi modernoa, ibaiadarrean barrenako paseoa, Alde Zaharra eta beste hainbat!

Bilbon euskara nahiz gaztelania erabiltzen dira. Euskara, jakingo duzuenez, euskaldunen hizkuntza da: jatorri ezezaguneko hizkuntza, eta, esaten dutenez, Europako antzinakoena!

Egiten duzuena egiten duzuela ere, hori bai, ez ahaztu euritakoa: Bilbon uda betean ere egiten du euria! Dena den, ez kezkatu: sirimiria ari badu ere, ezin hobeto pasatuko duzue!

Bilbo hiri zoragarria baita, benetan, edonor harritzeko modukoa!

Historia apurtxo bat…

1300eko ekainaren 5ean Diego Lopez Harokoak Bilboko hiribildua sortu zuen, eta merkataritza hiria eta itsas merkataritzarako pasabide nahitaezkoa bihurtu zen. Ezaugarri horiek zirela-eta, jende askok jo zuen Bilbora bizitzera, eta handituz joan zen hiria.

1 mendearen erdialdera, Alde Zaharreko hirigunea sortu zen: Zazpi Kaleak. 1511n, Bilboko Kontsulatua eraiki zenean, Kantauri Itsasoko portu nagusia bihurtu zen hiria.

XVII. mendean, Kale Nagusi aldera hedatzen hasi zen Bilbo, eta aberatsen bizitoki kutuna bihurtu zen inguru hura. Hala, etxe eta jauregi handiak eraiki ziren bertan.

Pixkanaka handitzen eta handitzen jarraitu zuen hiriak, zenbait gerra gorabehera, eta gero eta hedadura handiagoa hartu zuen. XIX. mendearen amaieran, industriak oparoaldi ikusgarria izan zuen Bilbon, inguruko meategietatik ateratzen zuten burdinaren merkataritzari eta portuaren jarduerari esker. Eta, Bilbo Abando aldera zabaldu zelarik, lehen zabalgune proiektua sortu zen.

1900ean, Euskalduna ontziolak sortu zituzten, eta 1902an, Bizkaiko Labe Garaiak, mende ia osoan Espainiako estatuko enpresa handiena izan zena.

1 mendearen amaieran, ordea, metalaren industriak krisi sakona izan zuen, eta 1988an Euskalduna ontziola itxi zuten. Hiriko sistema ekonomikoa goitik behera aldatzera behartu zuen gertaera hark.

XXI. mendearen hasieran, Bizkaiko hiriburuak teknologia berrien eta zerbitzuen sektorearen aldeko apustua egin zuen. Erronka zaila zuen aurrez aurre: ordura arte gizarte industriala izandakoa kalitatezko zerbitzu hiria bihurtzea. Guggenheim museoak (Frank Gehryk diseinatua) eta metroak (Norman Fosterrek diseinatua), beste arkitektura eta diseinu lan handi batzuez gainera, hiri berri, moderno, abangoardiako eta sari nazional gehien lortu dituenetako bat bihurtu dute Bilbo.

COOKIE-EN ERABILERA

Txikibidaiak.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies