Bilbo
Gastronomia
Bilbon, plazer erabatekoa da jatea; goza ezazue, beraz!
Pintxoak
Bilbon ez dute ateratzen tapa edariarekin batera, hegoaldean bezala; ezta beharrik ere, halako pintxoak izanik! Orotarikoak eta zapore guztietakoak daude: bakailaoa, legatza, gazta, piperra, txanpinoiak… Guztiak ere ogi xerra batean gainean eta zotz batez zeharkatuta ateratzen dituzte, eta hortik datorkie izena, zotzak izatetik. Pintxoak hiriaren ikur bihurtu dira. Ezinbestekoan dastatzekoak dira honako hauek, besteak beste: gildak, felipadak, choria, txitxi burruntzia… Pintxoen abantaila da, goxo-goxoak izateaz gainera, lagunartean, kuadrillan jaten direla. Egin pintxo jana Bilbon; bikain pasatuko duzue!


Bakailaoa
Bai goxoa, Bilboko bakailaoa! Errima eta guzti, hara! Hain zuzen ere, bakailaoa munduan hobekien prestatzen den tokietako bat izateko ospea du Bilboko; nolatan, eta akats historiko bati esker! Akats bati esker asmatuak dira, bai, bakailao errezeta goxoenak, hala nola bakailaoa pil-pilean, baratxuri, olio edo piperminarekin, edo bizkaitar erara, piperrekin eta tipularekin!
Pistoa
Bilboko gastronomia euskal sukaldaritzaren erakusgarria da, oro har, baina badira jaki batzuk zehazki dagozkionak hiriari, hala nola “pistoa, bilbotar erara”. Tipula, piperra, kalabazina, tomatea, arrautza irabiatua eta urdaiazpikoa dira plateraren osagaiak, eta guztiak zati txiki-txikitan moztuta izatea du bereizgarria.


Barazki menestra
Menestra ere Bilboko plater tipikoa da, honako bereizgarri hau badu: barazkiak arrautza-irineztatuta eta frijituta izatea, hala nola, ziazerbak, orburuak, ilarrak, baba edo hosto mamiak. Arrautza eta arkumea ere botatzen zaizkio.
Bilboko postreak
Jaki katalan ezagunenetako bat Pa amb tomàquet da (ogia tomatearekin). Ogia tomatez igurtzi, eta oliba olioa eta gatza botatzen zaio gainetik. Ez alde egin Bartzelonatik pan tumaca dastatu gabe!
