Madril

Aurkezpena

Espainiako hiriburua da Madril. 6 milioi biztanle inguru ditu, eta hedadura handi samarrekoa da. Ez du aldapa handirik, baina gomendagarria da tarteka metroa hartzea! Oso hiri alaia da, eta joaten zaren guztietan izango duzu ospatzeko festaren bat. Letren eta arteen sorlekuetako bat ere badugu Madril. Lope de Vega, Quevedo, Calderón de la Barca eta pareko idazle ospetsuak, esaterako, madrildarrak ziren.

Madrilen, esku-eskura izango dituzu mundu osoko animaliak, jolas parkeak, abenturak, zientzia edo historia askoko futbol estadioak. Izugarri gustatuko zaizu!

Historia apurtxo bat…

Madril ez da Europako beste hiri batzuk bezain antzinakoa. IX. mendearen amaieran sortutakoa da. Garai hartan, musulmanak ziren jaun eta jabe hirian. Musulmanek Mayrit izena jarri zioten, arabieraz “ur askoko lurra” esan nahi baitu. Badu gaur egungo izenaren antza, ezta?

Baina 1083an, kristauak sartu ziren hirira, eta Alfontso VI.a izendatu zuten errege. Erdi Aroan zehar, hainbat errege izan ziren bata bestearen atzetik, eta hiria hazten joan zen.

1492an, Errege-erregina Katolikoen garaian, Kolonek Amerika aurkitu zuen! Horixe izan zen munduko historiako gertakaririk garrantzitsuenetako bat!

XVII. mendean zehar, haziz jarraitu zuen Madrilek. Hala, bere mugak adierazteko harresiak eta hiria inguratzen zuten sarrerako ateak eraiki zituzten; besteak beste, Puerta de Alcalá izenekoa, hari begira-begira egoteko modukoa!

Hurrengo urteetan zehar, gerra gehiago izan ziren: Ondorengotza Gerra, Gerra Karlistak edo Gerra Zibila. 1975ean, azkenik, demokrazia ezarri zen; hots, herriaren subiranotasuna eta herriak bere agintariak aukeratzeko eta kontrolatzeko eskubidea defendatzen duen sistema politikoa.

Gaur egun, monarkia dago Espainian, eta familia horrek Madrilen dauka bizitokia.

COOKIE-EN ERABILERA

Txikibidaiak.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies