Madril

Leku interesgarriak

Puerta de Alcalá atea

Hiribururako sarbide zaharretako bat da, eta baita Madrilgo monumenturik adierazgarrienetako bat ere. Alcalá kalearen hasieran dago, Independencia plazan. Puerta de Alcalá atea 1778. urtean inauguratu zuten, eta 1889an, plaza bihurtu zen. Víctor Manuel eta Ana Belén abeslari ezagunek kanta bat eskaini zioten 1986an. Entzun nahi duzu?

Entzun kanta

 Kokalekua: Independencia plaza

Plaza Mayor plaza

Plaza Mayor edo Plaza Real plaza Madrilen bihotzean dago, Puerta del Solen eta Errege Jauregiaren alboan. Oso plaza handia da, eta arkupez eta hiru solairuko eraikinez dago inguratua. Kontatuko al zenituzke bertako balkoiak? 237 daude! Kar, kar, kar! Oso plaza bizia da. Beti dago merkatutxoren bat, azokaren bat edo aire zabaleko kontzerturen bat. Igandetan, puxikak, zigiluak, bildumak egiteko txanponak… saltzen dituzte. Plazaren erdi-erdian Felipe III.a erregearen estatua dago. Gabonetan joatea egundokoa da; izan ere, jai horietako gaiak, txantxak egiteko objektuak eta era guztietako mozorroak saltzen dituzten mahaiz josita egoten da. 

Kokalekua: Calle Mayor kalearen alboan.

Puerta del Sol plaza

Puerta del Sol dugu Madrilgo plazarik ezagunenetako bat. Bertan aurkituko dituzu hiriburuko gune eta eraikin adierazgarrienetako zenbait. Izen hori dauka eraiki zutenean eguzki bat zeukalako marraztuta, zeinek erakusten baitzuen atea sortaldera begira zegoela, hortik ateratzen baita eguzkia goizetan. Puerta del Sol plazan nazio mailan oso ezagunak diren hiru toki aurkituko dituzu: 

  • Hartzaren eta Gurbitzaren estatua:Tio Peperen iragarkiaren azpian, Alcalá kalearen sarreran, 1967az gero Madrilen sinboloa den estatua dago: Hartza eta Gurbitza.Horixe da topagunerik ezagunenetako bat. 
  • Correos etxeko erlojua:Espainia osoan ezaguna da toki hori, 1962az gero bertatik ematen baitituzte Gabon Zahar Gaueko kanpaiak. Puerta del Sol plazan milaka pertsona biltzen dira urtero-urtero, mahatsa jatera eta Urte Berria ospatzera. 
  • Zero kilometroa:puntu horretatik abiatzen dira Espainiako 6 errepide nazionalak.Gainean jarriz gero, Espainiaren erdi-erdian egongo zara!

Kokalekua: Puerta del Sol plaza, z/g

Museoak

Madrilen museo ugari daude; beraz, ezinezkoa izango duzu guzti-guztietara joatea. Eta badakizu? Museo guztiak ez dira helduentzat! Madrilgo museoetan, ikasi eta ondo pasatu, biak egin ahal izango dituzu aldi berean. Hirira lehenengoz zoazenean, 3 hauetara joatea gomendatzen dizugu:

Museo honetan, zure superheroi gustukoenekin argazki dotore-dotoreak ateratzeko aukera izango duzu. Eta kirolzalea bazara, hainbat izar ikusi ahal izango dituzu: Cristiano Ronaldo, Messi edo Rafa Nadal. Benetakoen berdin-berdinak dira… ikusiko duzu!

Kokalekua: Recoletos pasealekua, 41

Museo honetan, zure superheroi gustukoenekin argazki dotore-dotoreak ateratzeko aukera izango duzu. Eta kirolzalea bazara, hainbat izar ikusi ahal izango dituzu: Cristiano Ronaldo, Messi edo Rafa Nadal. Benetakoen berdin-berdinak dira… ikusiko duzu!

Kokalekua: Recoletos pasealekua, 41

Museo honetan ahoa bete hortz geratuko zara! Izugarri gustatuko zaizkizu, seguru, dinosauroak eta 20 metrotik gorako balea baten hezurdura. Bestalde, 7 metroko txibia bat ere badago, bitrina batean. Eta baita zerutik eroritako 200etik gora meteorito biltzen dituen areto bat ere! Ikusgarria benetan!

Kokalekua: José Gutiérrez Abascal kalea, 2

Burdinbidearen Museoak, denboran atzera egin, eta lurrun lokomotorren mundua ezagutzeko aukera emango dizu.10 modelo dituzte, mendebalde urruneko filmak gogora ekarriko dizkizutenak.

Gainera, haurrentzako jarduera ugari egin daitezke; hala nola tailer didaktikoak, antzerki emanaldiak edo ibilerak lorategiko trenetan. Txuuuuuu, txuuuuuu!

Helbidea: Delicias pasealekua, 61

Madrilgo Zooa

Madrilgo Zooan sartzea Madagaskar filmean sartzea bezalakoxea da! Casa de Campo parkean dago. Eta han bizi dira 500etik gora aldaeratako 2.000 animalia inguru; besteak beste, De De, Po eta Xing Bao panda hartzak, Atlaseko lehoia (haren orroa 8 kilometrotara ere entzuten da), eskorpioi enperadorea, errinozero zuria edo Niloko krokodiloa. Zoo honetan, desagertzeko zorian dauden hainbat espezie zaintzen dituzte; esaterako, katamotz iberiarra. Zoaz zoora eta ezagutu Jazmín eta Kalama, Madrilera iritsi berri diren bi katamotz iberiarrak.

Kokalekua: Casa de Campo

Retiro parkea

Hiriaren bihotzean kokatuta dagoen parke erraldoi bat da, hirian zehar egin beharreko ikustaldian erlaxatzeko eta atseden pixka bat hartzeko egokia. Berdegune handiak ditu, eta 400 urtetik gorako zuhaitz bat ere badago! Barnean, Velázquezen Jauregia eta Beirazko Jauregia daude, erakustoki moduan erabiltzen direnak. Eskultura eta iturri garrantzitsuak ere badaude; hala nola la estatua del Ángel caído (Aingeru eroriaren estatua). Deabrua irudikatzen duen munduko eskultura bakarra, alajaina!

Eguraldi ona eginez gero, hango pistetan ibil zaitezke patinatzen, eta txotxongilo, mago eta malabaristen emanaldiak ere ikusgai izango dituzu. Udan bazoaz, berriz, ez galdu Tiritilandia jaialdia. Dena den, Urmael Handia da txoko guztietan onena. Txalupatxoetara igo, eta arraunean aritzeko moduan izango zara!

Kokalekua: Plaza de la Independencia plaza, 7

Zibeles plaza

Zibeles plaza dugu Madrilen altxorra eta hiriko gune adierazgarrienetako bat. Plazaren erdian iturri bat dago, Zibele jainkosa irudikatzen duena, lehoiek tiratutako gurdi baten gainean. Real Madril taldearen zaleek euren garaipenak ospatzen dituzte hor.

Kokalekua: Alcalá kalea

Gran Vía kalea

Horixe da Madrilgo kalerik ezagunena. Bertako zinema areto eta antzokiengatik da ezaguna. Broadway madrildarra esaten diote, eta bertan, beti izango duzu ondo pasatzeko aukeraren bat. Nabarmentzekoa da El rey león (Lehoi Erregea) musikala, 2011. urteaz gero Lope de Vega Antzokian ikus daitekeena. 2.000 saio baino gehiago eskaini dituzte, eta bi milioi eta erdi ikus-entzulek baino gehiagok ikusi dute. Ikustera baldin bazoaz, liluratuta aterako zara!

Helbidea: Gran Vía kalea

Errege Jauregia

Madrilgo Errege Jauregia da Espainiako Errege Familiaren bizitoki ofiziala. Gaur egun, harreretarako, zeremonietarako eta ekitaldi ofizialetarako baino ez da erabiltzen; izan ere, Espainiako errege-erreginak Zarzuela Jauregian bizi dira. Errege Jauregiari Sortaldeko Jauregi ere esaten zaio.

Londresen bezalaxe, urritik uztailera bitarteko asteazkenero guardia aldaketa egiten dute jauregi honetan ere, 11:00etan. Oso polita da ikusteko. Tropek (gizonezkoak zein emakumezkoak) Alfontso XII.a eta Alfontso XIII.a erregeen garaian egiten zuten moduan desfilatzen dute. Ez galdu aukera, eta ikusi Errege Guardia galazko uniforme gorri-urdin-zuria soinean duela! Ekitaldiak 50 minutu inguru irauten du, eta amaieran, Errege Guardiaren Musika Unitateak kontzertu bat ematen du, Puerta del Príncipeko lonjan.

Jauregia muino baten gainean dago, eta bertako lorategietatik Madrilgo eguzki sarrera ederraz goza daiteke! Lorategi horietan, garai batean errege-erreginek bidaiatzeko erabiltzen zituzten zalgurdien museoa dago. Errauskine ipuinekoak bezalakoak dira!

Barrutik, oso handientsua da. Sabaietan oso margo politak daude, eta kristalezko armiarmak diruditen lanpara erraldoi batzuk daude zintzilik! Gainera, munduko armadura eta ezkutu garrantzitsuenen bilduma ere ikusi ahal izango duzu. Egiazko zaldun baten pare sentituko zara!

Kokalekua: Bailén kalea, z/g

Faro de Moncloa (Moncloako Itsasargia)

“Madrildik zerura”. Madrilgo girorik onena ispilatzen duen esaldia egia bihurtu da. 92 metro egiten du gora Faro de Moncloako begiratokira zaramatzan igogailu panoramikoak. 110 metro garai den argiztapen dorre zahar bat da, 1992an eraikia. Urte horretan izendatu zuten hiria, hain zuzen, Europako Kultur Hiriburu.

Faro de Moncloako begiratokira igotzea egundoko esperientzia da!

Begiratokian baranda informatibo bat dago, hiriak historian zehar izan duen bilakaeraren berri emango dizuna. Baranda adimenduna da! Kar, kar, kar!

Kokalekua: Arco de la Victoria hiribidea, 2

Kio dorreak

Ez dira Madrilgo eraikinik garaienak; bai, haatik, berezienak. Bi dorre biki dira, Puerta de Europa izenez ezaguna dena osatzen dutenak. Bata bestearengana makurtuta daude, bertikalarekiko 15° hain justu. 114 m-ko garaiera dute, eta 26 solairu. Elkar jotzera doazela dirudi!

Kokalekua: Castilla plaza, z/g

Perez Sagutxoaren Etxea

Ba al zenekien Perez Sagutxoa Madrilen jaio zela? Prats gozotegi zaharreko galleta kaxa batean bizi zen, Arenal kaleko 8. zenbakian. Gauez, ihes egiten zuen hoditerietatik, eta haurren etxeetara joaten zen euren esneko hortza urrezko txanpon baten truke aldatzera! Gaur egun, dagoeneko ez dago gozotegi hura, baina toki berean Perez Sagutxoaren Museo Etxea bisita dezakezu. Etxe barruan hainbat pertsona ezagunen esneko hortz “ziurtatuak” ikusi ahal izango dituzu. Besteak beste, Beatrix Potter, Beethoven, Isaac Newton edo Rosalía de Castrorenak. Gainera, txokolatea eta txurroak saltzen dituzte! Zeinen jostagarria!

Jatorrizko historia: Perez Sagutxoa XIX. mendean sortu zen, Luis Coloma aitaren eskutik. Jesulaguna zen Coloma, eta garai hartan, Koroaren kontseilaria. Egun batean, Alfontso XIII.a txikiarentzat ipuin bat idazteko eskatu zioten, 8 urte zituela esneko hortz bat erori zitzaiolako. Kontakizunean aipatzen zuenez, Errege Jauregitik gertu karraskari txiki bat bizi zen bere familiarekin, gozotegi bateko biltegian gordeta zegoen galleta kaxa batean, hain zuzen. Kontakizunaren arabera, errege izango zen mutikoaren eta txiroagoak ziren beste batzuen logeletara joaten zen gauero-gauero Perez Sagutxoa.

Kokalekua: Arenal kalea, 8

Paseo bat enaran

Malasaña dugu Madrilgo auzorik errebeldeena, bertantxe sortu baitzen mugimendu madrildarra, Francoren diktaduraren ondoren. Gazteek bestelako musika bat, zinema berri bat eta ondo pasatzeko zein janzteko beste modu bat sortu zuten. Ezagunak al zaizkizu Alaska edo Pedro Almodóvar izenak? Galdetu zure gurasoei, ezagutuko dituzte eta!

Chueca dugu, bestalde, Madrilgo auzorik modernoena eta kosmopolitena. Homosexual ugari bizi dira bertan, eta horiek hiriko auzorik chicena bihurtu dute Chueca.

Garai batean, hiriko judu auzoa zen Lavapiés. Auzoan zegoen iturri batetik datorkio izena, madrildarrek oinak garbitzeko erabiltzen zutena. Originala, ezta? Kar, kar, kar! Gaur egun, etorkin ugari bizi dira bertan. Horregatik, toki askotako jatetxeak aurkituko dituzu: txinatarrak, indiarrak edo marokoarrak.

La Latina izena dauka hiriko auzorik zaharrenak. Hain justu, Elisabet I.a Katolikoa erreginaren irakaslea izan zen emakumearen deituratik hartu zuen izena. Auzo honetan San Miguel merkatua dago, aho gozagarriak diren elikagaien salmahai ugarirekin. Salmahaietako batean frijituki konoak saltzen dituzte; beste batean, aldiz, eltzekoekin egindako kroketa gozoak!

Debodeko tenplua

Madrilen ezkutatuta dagoen altxor handienetako bat da Debodeko tenplua. España plazaren mendebaldean dago kokatuta, Mendebaldeko Parkearen alboan.

Egiptoko jatorrizko tenplu bat da. Bai, bai… halaxe da! Egiptok Espainiari egindako opari bat izan zen, eta 2.200etik gora urte ditu!

Tenpluaren inguruan lorategiak daude eta jende asko bertara joaten da piknika egitera. Debodeko tenplua bisitatzeko ordurik onena ilunabarra da, argia inoiz baino ederrago baitago garai horretan. Gainera, argiztatuta ikusteko aukera izango duzu.

Kokalekua: FERRAZ KALEA, 1

Madrilgo Jolas Parkea

Casa de Campon dago Madrilgo Jolas Parkea. Hirian zehar egindako bisitaldian metatutako energia guztia askatzeko toki aproposa da, inondik ere. Jolas parkeak bost gune ditu, atrakzioz, jatetxez eta dendaz jositakoak, familiarekin edo lagunekin goza dezazun. 

Tarantulen kobara edo Gran Avenida izeneko atrakziora joatea gomendatzen dizugu. Azken horretan Zinema Birtuala dago, non kamera subjektiboekin grabatutako 3D-ko filmak ematen baitituzte. Badirudi zeu zarela filmaren protagonista. Gainera, besaulkiak filmeko eszenen erritmo berean mugitzen dira!

Kokalekua: Casa de Campo

Warner Parkea

Casa de Campon dago Madrilgo Jolas Parkea. Hirian zehar egindako bisitaldian metatutako energia guztia askatzeko toki aproposa da, inondik ere. Jolas parkeak bost gune ditu, atrakzioz, jatetxez eta dendaz jositakoak, familiarekin edo lagunekin goza dezazun. 

Tarantulen kobara edo Gran Avenida izeneko atrakziora joatea gomendatzen dizugu. Azken horretan Zinema Birtuala dago, non kamera subjektiboekin grabatutako 3D-ko filmak ematen baitituzte. Badirudi zeu zarela filmaren protagonista. Gainera, besaulkiak filmeko eszenen erritmo berean mugitzen dira!

Kokalekua: Casa de Campo

COOKIE-EN ERABILERA

Txikibidaiak.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies