Bartzelona

Gastronomia

Gozotegiak

Bartzelonako gozotegiak apartak dira, eta hainbat motatako opil eta txokolate eskaintza bikaina dute. Nekez aurkituko duzu Bartzelonako “granja” deritzenetan bezain txokolate bero lodirik, goxorik eta berehalakoan prestaturik. Gogoan izan txurroak txokolatetan bustitzea txokolateatxurroekin hartzera joanez gero.

Fueta

Fueta hestebete bat da, lukainka moduko bat, Kataluniako sukaldaritzan oso aintzat hartua. Italiako salamiaren edo saltxitxoiaren antzekoa da: txerriki xehatuz, baratxuriz eta piperminez egiten da. Aperitibo modura hartzen da. Eta oso-oso goxoa da!

Coca

Gariz egindako produktuen artean, oso tipikoa da coca; mota askotako cocak egiten dira, gozoak nahiz gaziak.

Payes ogia

Okintzan, payes motako ogia da berezitasunetako bat, eta, mota horretakoen artean, San Jorge ogia da ezagunena (Kataluniako Egunean ogi mota hori jateko ohitura handia dago).

Pan tumaca

Jaki katalan ezagunenetako bat Pa amb tomàquet da (ogia tomatearekin). Ogia tomatez igurtzi, eta oliba olioa eta gatza botatzen zaio gainetik. Ez alde egin Bartzelonatik pan tumaca dastatu gabe!

Escalivada

Barazkiz egindako jaki ezaguna da escalivada: alberjinia, piperrak, tipula edo tomatea erabiltzen dira plater hau prestatzeko. Barazkiak txingarretan erretzen dira, eta oliba olio pitin bat botatzen zaie gero gainetik. Bai goxoa!

COOKIE-EN ERABILERA

Txikibidaiak.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies