Donostia

Gastronomia

Donostia da, diotenez, munduan metroko koadroko Michelin izar gehien dituen hiria. Hain zuzen ere, Parisekin batera, hiri bakarra da hiru jatetxe dituena hiru izarrekoak, zeina baita kalifikazio gorena.

Baina, Donostiaz ari garela, ezin aipatu gabe utzi pintxoak. Bai! Goxoak! Oso goxoak! Eta nonahi!

Hala ere, gastronomiari loturiko donostiar tradizioen artean, ezinbestean aipatzekoa da portuan karrakelak jateko ohitura. Paperezko tutu batean saltzen dituzte, orratz batzuk paperean ziztatuta, moluskuari haragia atera ahal izateko.

Dena den, haurrentzat, kroketak dira gastronomiako izarra, zalantzarik gabe: goxo-goxoak! Galdetu edozein haurri zein duen jakirik gustukoena. Pizza esango dute batzuek, eta makarroiak, besteek; edo izozkia, hanburgerra… baita ziazerbak ere, akaso! Donostiako haurrek, ordea, hauxe erantzungo dizute aho batez: “Muztioa eta kroketa”. Zerbaitegatik izango da!.

COOKIE-EN ERABILERA

Txikibidaiak.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies