Londres
Bitxikeriak
Erregetza
Erregetzako kidea izateak errege edo erregina nahiz haren zuzeneko senidea izatea esan nahi du. Ingalaterran, XI. mendeaz geroztik egon da indarrean erregetza: Gilen Konkistatzailea izan zen lehen erregea, eta Elisabet II.a da gaur egungo erregina.
Harry Potter
Londres haur nahiz helduentzako film askoren kokalekua izan da. Ikusiko duzu zein dibertigarria den Londresko kaleetan zabiltzala filmetan agertutako lekuak aurkitzen saiatzea! Irakurri duzu Harry Potter azti ikaslearen abenturaren bat? Hari buruzko 7 liburuak egokitu dituzte zinemarako, eta Londresko hainbat toki agertzen dira haietan. “King Cross” geltokira joanez gero, adibidez, erreparatu 9. eta 10. nasak seinalatzen dituen kartelari. Harry Potter eta sekretuen ganbera filmerako, han aldameneko St. Pancras geltokia aukeratu zuten, kanpoaldetik itxura gotikoa duelako, askoz ere deigarriagoa…
Metroa
“Tube” deritzo Londresko metro edo lurpeko tren sistemari. 60 metroko sakoneran dago eraikita. Egunean 3 milioi bidaiarik baino gehiagok hartzen dute metroa! tarteka, itxi egin behar izaten dute, segurtasun arrazoiak direla eta. Munduko garestiena da, eta Europan eraikitako lehena: 1863an egin zuen lehen bidaia. 274 geltoki daude, eta 408 bat kilometro trenbide!
Punk mugimendua
Punk mugimendua Londresen sortu zen, 1980ko hamarraldian, modaren kontrako protesta joera gisa. Arropa urratua, piercingak, gandorrak, koloretako ilea… horiek ziren punken bereizgarriak. Gainera, irainez eta biraoz jositako hitzak zituzten kantak entzuten zituzten, eta oso-oso ozen! Arrakasta gehien izan zuten taldeetako bat Sex Pistols izan zen, punk mugimenduaren aitzindaria; kanta ospetsuak sortu zituen, adibidez, Good Save The Queen, izugarrizko eskandalua sortu zuena! >> Entzun abestia Ausartuko zara gandorra jartzen? Aski duzu ilean gel, laka edo azukre-ur pixka bat jartzea eta gorantz orraztea. Benetako punk itxura izango duzu!
Sherlock Holmes
Literaturako detektiberik ospetsuenetakoa da. Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak sortu zuen. Sherlock Holmes detektibe bikaina zen, eta krimenak argitzeko trebetasun aparta zuen: Watson doktore eta lagun minaren laguntzaz, Poliziak berak baino lehenago argitzen zituen! Londresen bizi zen, Baker Street kaleko 221b zenbakian. Eta, hain zuzen ere, helbide horretan dago, gaur egun, Holmesen etxe museoa. Gainera, Baker Streeteko metroko geltokian haren eskultura bat dago, bere ohiko itxura berezian irudikatzen duena: kapa, ehiztari txanoa, eta pipa eskuan!
Jack Tripa-urratzailea
Zalantzarik gabe, Londresko pertsonaiarik anker eta izugarriena da. 1888an, hainbat hilketa gertatu ziren bi hilabeteko epean Whitechapel auzoko kalexketan: 4 emakume basatiki hil zituen Jack Tripa-urratzaileak. Ikerketa egin zen arren eta hilketa haiek herritarren artean izugarrizko asaldura sortu zuten arren, ez zuten hiltzailea aurkitu! Garai hartan, kalexka estu eta ilunez josita zegoen Whitechapel auzoa, eta, krimen haiek eraginda, argi gehiago, etxe hobeak eta poliziaren kontrol zorrotzagoa ezarri zituzten Londresko East End barrutian.
Autobus gorriak
Londresko autobus gorri ospetsuak 1956an hasi ziren lanean, eta hiriaren ikur bihurtu ziren berehala. Urteek aurrera egin ahala, autobusak hobetuz joan dira eta modelo modernoagoak atera dituzte, baina gaur egun ere gorriak dira, eta 2 solairukoak! Makina bat ikusiko dituzu hirian. Batzuek ez dute sabairik: ibilbide turistikoak egiteko erabiltzen dituzte, eta, horietako batean txangoa eginez gero, kalean bazina bezala ezagutu ahal izango duzu hiriko toki adierazgarrienak!
Futbola
Futbola da Londresko kirol ospetsuena. Eta bertakoak dira Ingalaterrako 5 talde onenetakoak: Arsenal, Chelsea, Fulham, Tottenham eta West Ham. Jarraitzaile sutsuak dituzte guztiek ere, eta elkarrekiko areriotasun bizia izan dute XIX. mendeaz geroztik; batez ere, Arsenal eta Tottenham taldeen jarraitzaileen artean. Ingalaterrako futboleko izarra da, adibidez, David Beckham; badakizu nor den, ezta?
Tea
Londrestarrek gustukoa dute arratsaldeko 5ak aldera tea hartzea, gozoren batez edo txokolate zatitxo batez lagunduta.
Pubak
Futbola da Londresko kirol ospetsuena. Eta bertakoak dira Ingalaterrako 5 talde onenetakoak: Arsenal, Chelsea, Fulham, Tottenham eta West Ham. Jarraitzaile sutsuak dituzte guztiek ere, eta elkarrekiko areriotasun bizia izan dute XIX. mendeaz geroztik; batez ere, Arsenal eta Tottenham taldeen jarraitzaileen artean. Ingalaterrako futboleko izarra da, adibidez, David Beckham; badakizu nor den, ezta?
Telefono kabinak
Londrestarrek gustukoa dute arratsaldeko 5ak aldera tea hartzea, gozoren batez edo txokolate zatitxo batez lagunduta.